XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), izan ere nagusiagandik halaxe zuen ikasirik, eta ondotik erasoka zituela sukalderaino sartu zen.
Karreran Divina Flor-ekin gurutzatu zen, salako zorua leuntzeko asmotan urontzia eta piltzarbiltzailea eskuan.
Santiago Nasar artean etxera gabe zela segurtatu zion.
Sukaldean sartu zenean orduantxe zuen sugainean koneju gisatua ezarririk Victoria Guzman-ek.
Honek berehalaxe konprenitu zuen.
Santiago Nasar etxean ote zen galdegin zion Cristo Bedoya-k, eta hark xalo-xalo plantak eginez bezala ez zela oraindik lotara etorri erantzun zion.
- Serio ari natzaizu - esan zion Cristo Bedoya-k.
Hiltzeko asmotan atzetik dabilzkio.
Victoria Guzman-i ederki ahaztu zitzaion bere xalotasuna.
- Mutil gizagaixo horiek ez dira inor hiltzeko gauza - esan zuen.
- Larunbataz geroztik zurrutean ari dira - esan zuen Cristo Bedoya-k.